Deskribapena
Javier Manso doktorea, Eduardo López Arregui doktorea, Ana Martin doktorea, Aida Encinas Romero doktorea, María Marcos doktorea.
Duela 30 urte zabaldu zenetik, Euskalduna Klinika erreferentzia ginekologikoko zentroa da Bizkaian.
Gure espezialisten taldeak emakumeen osasunaren arreta integrala eskaintzen dizu, Bilboko erdigunean dauden instalazio zabal eta eroso batzuetan zerbitzu ugari eskainiz (azterketak, metodo antikontzeptiboak, ugalketa lagundurako teknikak, haurdunaldiaren kontrola eta erditzerako laguntza, menopausiaren arreta, kirurgia endoskopikoa, mamografia eta abar). Kalitate handiko mediku-arreta eman nahi dizugu, tratamendu indibidualizatuen bidez, zure bizitzako etapa guztietan ongizatea lortzen laguntzeko.
Ginekologia-taldeko kide guztiok BAME bidezko ospitale-prestakuntza dugu. Guztiok aztertzen ditugu oinarrizko alderdiak (berrikuspenak, haurdunaldiaren kontrola, kontrazepzioa, ekografia) eta, gainera, kide bakoitza arlo jakin batean espezializatuta dago.
.